Atzo ospatu zen Amurrion Euskadiko kross laburreko eta beteranoen txapelketa, Juan Urrutia parkean antolatutako zirkuituan hain zuzen ere.
Iganderako eguraldi kaskarra iragarria zen, baina azkenean eguraldi paregabearekin gauzatu ziren programatutako lasterketak.
Gizonezkoen lasterketan, pasa den urteko garaileak eraman zuen txapela berriz; Txindoki atletismo taldeko Eneko Agirrezabal-ek garaipena lortu zuen Unai Arroyo (Tolosa F.C.) eta Sergio Garcia-ren (Aloña Mendi K.E.) aurretik.
Emakumeen arteko lehian, Vanesa Pacha (Hiru Herri) iruñako korrikalaria izan zen garailea, baina Ainhoa Sanz-ek (Goierri Garaia) izan zen Euskadiko Txapelketa irabazi zuena, Elena Silvestrek (Atletico San Sebastian) bigarren postuan eta Aratz Rodriguez-ek (Atletico San Sebastian) hirugarrenean.
Beteranoen lasterketan, hauek izan ziren irabazleak:
- Beterano Gizonezkoak: Aritz Ruiz de la Torre (Independiente).
- Beterano Gizonezkoak M55: Jose Luis Garcia de la Fuente (Aloña Mendi K.E.).
- Beterano Emakumezkoak: Silvia Vega Flores (C.A. La Blanca).
Guztira, 300 atleta inguru hurbildu ziren Amurriora. Hurrengo erronka, igandean Laudion Euskadiko Kross Luze txapelketarekin izango da.
Sailkapenak honako helbidean kontsultatu daitezke:
http://www.fvaeaf.org/index.php/es/
[video:http://www.youtube.com/watch?v=Nrf94ef7Cm4]