Adif, Trenbide Azpiegitura Administratzaileak 348.531 euro inbertituko ditu Aloriako 73 metroko tunela hobetzen eta bobeda egokitzen. Herritik pasatzen den Castejón-Bilbo tren ibilbidean dago lekua eta helburua eguraldiaren eta lurraren eraginez dauzkan arazoak konpontzea eta azpiegituraren segurtasuna eta kalitatea hobetzea da. Miranda de Ebro-Artomaña zatia izango da, hain zuzen ere, egokituko dena.
Obrak gauez egingo dira trafikoa ez gelditzeko, gehienez trenek abiadura moteldu beharko dute. Eta lanak sei hilabete iraungo du. Lehenengo eta behin, tunelaren ingurutan dauden lurzoruak prestatuko dituzte. Gero, existitzen diren estalkiak egokituko dituzte eta bobeda sendotuko dute. Azkenik, harriz egindako bobeda guztiz berreraikitzeari ekingo diote.
Lanak esleitu zaiozkion enpresa Contesa da.