LABek, Jaiki Construcciones Aspuru enpresaren jokaera salatu nahi du. Diotenez, Aiaraldeko lantegi batzuetan kontrata moduan izaten ari duen jokaera herrestari eta sentzuragarriaren ondorioz, hiru langile kaleratu ditu errendimendu baxua argudiatuz.
Sindikatuaren esanetan, langile hauen errendimendu falta ez da egia eta enpresak badaki. Benetako arrazoiak diruzalekeria eta indarrean dagoen araudia bete gabe irabazien handitzea direla uste dute, hau da, Arabako eraikuntzaren hitzarmena. Kaleratuak izan diren langileen lanpostuak indarrean jarraitzen dute.
Jaiki Construcciones Aspururen helburua, eman dieten lan guztien azpikontratazioa dela azpimarratzen du LABek, bai eskualdeko enpresetan egiten dituzten ohizko lanak, nola beste aparteko lanak ere bai. Erabiltzen dituzten azpikontratek (tartean Amurrioko Cidalia Andrade Construcciones) langileak kontratatzen dituzte Arabako hitzarmen sektorialak adierazten dituen soldata eta eskubideak bete gabe.
Tubacex eta Aiala Vidrio
Tubacex eta Aiala Vidrio enpresak ere salatu nahi dituzte. Izan ere, LABek konplizeak direla uste du, zerbitzu eta lan hauek kontratatzen dituzte eta gertakari hauek ezagutzen dituzten arren, ez dutelako honen kontra ezer egiten.