Guk bai herritarren elkarteak, gazteentzako lonjei eta haien erabileraren inguruko eztabaida abian jarriko du urtarrilak 24ean, ostirala, 19:00etan San Joseko Auzokideen elkarteko egoitzan. Prozesu honen helburua partaidetzaren bidez kezkak eta iradokizunak zehaztea da, Udal arautegia herritarrek nahi duten moduan izateko.
Bestalde, Guk Bai plataformak dioenez ez du Udal Hauteskundetara aurkeztea baztertzen eta hemendik gutxira plataforma parte hartzailea aurkeztuko dutela.
Lonjen inguruko araudia
Joan den azaroan Udalak gazteek erabiltzen dituzten lokalak erregulatzeko araudiaren zirriborroa aurkeztu zuen. Bertan, lonja batean egon nahi duen gazte talde orok aurretik Udalaren erregistro batean izena eman beharko dutela eta horrekin batera bost puntu izango dituztela adierazten zen. Horrela, ordutegia ez errespetatzea edota asegurua ez izatea adibidez, puntuen galera ekar lezake.