Bihar aurkeztuko da San Jose auzorako proiektua

Udalak bihar, uztailak 11, aurkeztuko du San Jose auzorako errehabilitazio-proiektua. Hitzordua 19:00etan da, auzoko elizaren azpian dauden lokaletan. Aurkezpen irekia izango da, eta interesa duten herritar guztiek har dezakete parte.

Proiektua Studio Técnico Obras y Arquitectura enpresak idatzi du, baina auzokoen ekarpenak ere kontuan hartu dira. Hain zuzen, haien parte-hartzea bultzatzeko, hainbat bilera ireki antolatu zituen Udalak proiektua esleitu aurretik.

Udalak bihar, uztailak 11, aurkeztuko du San Jose auzorako errehabilitazio-proiektua. Hitzordua 19:00etan da, auzoko elizaren azpian dauden lokaletan. Aurkezpen irekia izango da, eta interesa duten herritar guztiek har dezakete parte.

Proiektua Studio Técnico Obras y Arquitectura enpresak idatzi du, baina auzokoen ekarpenak ere kontuan hartu dira. Hain zuzen, haien parte-hartzea bultzatzeko, hainbat bilera ireki antolatu zituen Udalak proiektua esleitu aurretik.

Proiektuaren bidez, bada, Zabaleko kalea berritu nahi da, eta trafikoan, oinezkoentzako guneetan eta instalazioetan egingo dira esku-hartzeak. Izan ere, lehentasuna emango zaie oinezkoentzako ibilbideei, eta aurreikusita dago bidegorria eraikitzea Landaburu kaleraino. Halaber, zamalanak egiteko eremuak ere jarriko dira, eta barne-plaza moduko bat eraikiko da, auzokoek bilgune gisa erabil dezaten. Bestalde, saneamendu eta horniketakok sareak osorik berrituko dira, eta argiteria ere hobetuko da. Ildo berean, aire zabalean dauden line elektrikoak, ahal den neurrian, kenduko dira, eta etxeetako atarietara sartzeko oztopo arkitektonikoak ezabatuko dira.

Aurreikusitakoaren arabera, proiektuak 1.709.597,18 euroko aurrekontua du, baina Arabako Foru Aldundiak zati handi batean ordainduko du. Zehazki, 1.187.500,41 euro bideratuko ditu obra horietarako, 2012-2015 aldirako Foru Planaren barruan.

Dena den, San Josekoa ez foru-alduniak Amurrion diruz lagunduko duen proiektu bakarra. Izan ere, behin-behinekoz onartu du 674.305,59 euro bideratzea edateko uraren sarea berritzeko. Proiektu horrek 977.739,25 euroko aurrekontua duela aurreikusi da, eta haren bidez 10 obra egingo dira udalerri osoan. Horietatatik aipagarriena: Onsoño auzoa edateko urez hornituko dela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide