Udalak eta Aldundiak genero indarkeria kasuetan esku-hartzeko koordinazio programa adostu dute. Hitzarmenean zerbitzu batzuk eta bestean eskainiko direla esaten da, hala nola, biktimei zuzendutako harrerako etxebizitza eta arreta psikologikoa eta aholkularitza juridikoa eskaini.
Alde batetik, Arabako Foru Aldundiak gizarte-hezkuntza eta laguntze esku-hartzea zerbitzuak eskainiko ditu. Aldundiak biktima diren emakumeak eta adingabeak babes etxean dauden bitartean, babes agindu bat dutelarik haien etxean daudenean, eta aurretiko prozesuetan, gerokoetan edota aipatutako egoera antzekoetan emango ditu zerbitzu hauek.
Udalak bere aldetik, genero indarkeriako egoeretan aurkitzen diren emakumeei laguntza juridikoa emateko espazio fisikoa erraztea, prozesu juridikoen segimendua egitea eta datu pertsonalen isilpekotasuna eta babesa bermatzea hitzartu du.
Gainera, adostutako koordinazio programan genero indarkeriako biktimentzako larrialdietarako etxebizitza eta lan-aukerarako programak eskainiko direla sinatu dute. Etxebizitza 2008. urtean ireki zen eta beraien etxeetatik ihes egin behar duten indarkeriaren biktimak diren emakumeei eskaintzen zaie irtenbide bat aurkitzen den bitartean.