Amurrioko Udala, Amurrio Bidean y APYMCA, elkar lotu dira Dendaz Denda Amurrion erosteko gune berria sortzeko. Gunea, Vital Kutxa sede ohian kokatuta egongo da, eta konsigna zerbitzua zein informazio gune bihurtuko da Amurrion erosketak sortarazteko.
Martxoaren 8tik aurrera lokala prest egongo da, eta aurrera eramateko Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute.
Dendaz Denda, dendarien arteko elkargune bat bihurtuko da, eta beraien arteko harremanak sustatuko ditu. Outleta bertan jarriko dute eta Amurrioko ekonomiari buelta bat emateko tresna bihurtu nahi dute.
Hona hemen maiatza arte jarraituko duten egutegia. Gogoratu, batazbe, martxoaren 8tik aurrera gunea irekita egongo dela.
Martxoaren 8tik 22ra: Emakume, moda eta osagarriak.
Apirilaren 5tik 12ra: Umeentzako arropa
Apirilaren 19tik 26ra: Gizon, moda eta osagarriak.
Maiatzaren 3tik 10ra: Kirolak
Maiatxaren 17tik 24ra: Etxea
Lokala irekita egongo da ostiraletan, 9etatik 14tara martxoaren 8tik aurrera.