Egitaraua Ostiralean Baranbiogoi baselizan ospatuko den mezak zabalduko du.
San Anton Jaiak 2014 badatoz eta dagoeneko egitaraua prest dago. Egun indartsuena Larunbatekoa izango da ohiko pospolo enkantea nagusi izango delarik. Baina festa egunari arratsaldeko 18.30etan emango zaioa hasiera igel toka lehiaketarekin. Bertan nagusiak zein gaztetxoenak ere parte hartu ahal izango dute.Urteroko herri afaria ere ospatuko da arratsaldeko 20:30etan. Gauari ohiko enkantearekin emango zaioa hasiera. Pospolo baten argipean egiten den enkantea dugu hau eta 21:30etan hasiko da parte hartzaileen ekarpenekin. Aurten ere Jesus Mari Bernaola izango da enkantea aurrera eramango duena eta partehartzaileak animatuko dituena. Enkante honetan txerriaren okela nagusi izango da, baina kapoiak, oilarrak, baserriko produktu ezberdinez osaturiko otarrak ere enkantean jartzen dira. Hauek guztiak herriko jendeak egindako eskaingaiak dira. Produktu hauek lortzeko eskaintzak edonork egin ditzake baso bat ardoren truke.Enkantetik lortutako dirua San Anton baselizaren mantentze-lanetarako bideratua dago.
Festa amaitzeko musika nagusi izango da urtero egiten den erromeriarekin.