Leyre Berrocal antzezle amurriarrak “Diez” 20 minutuko antzerki lana aurkeztuko du Bilboko Pabellón Nº6 antzokian. Antzerkia Teatro Arina programaren barruan egongo da eta urtarrilaren 17an, 19an, 24ean, 25ean eta 26an ikusiko da.
Leyre Berrocal eta Izazkun Barroso euren buruei aurre egiten dioten bi emakume dira. Bakoitzak bere erabakien eta beharren pisuarekin kargatzen duten bitartean promesa faltsu batez ohartuko dira. Hori da hain zuzen ere lan arin honen gertakizun nagusia eta bi emkumeen arteko elkarrizketa dela medio, gizakion sentimenduak eta nahiak plazaratuko dituzte.
“Diez” egun eta ordu ezberdinetan ikusi ahal izango da urtarrilaren 11tik otsailaren 9ra bitartean Pabellón Nº6 espazioan egingo de Teatro Arina jardunaldietan. Emanaldiak egun hauetan izango dira: urtarrilak 17 20:30ean; urtarrilak 19 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan; urtarrilak 24 20:00etan eta 21:00etan; urtarrilak 25, 19:30ean, 20:30ean eta 21:30ean; eta urtarrilak 29an, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan. Sarrerak 5 euro balioko ditu antzezlan bakoitzeko eta 12 euro hiru.
Leyre Berrocal ibilbide luzeko antzelea da eta zineman, antzerkian eta telebistan lan egin du.
Argibide gehiago: Pabellón Nº6