Aztarna aldizkariaren ale berria kalean dago

Erredakzioa 2014ko urt. 8a, 10:30

Aztarna elkarteak, Aiaraldeko etnografia lantzen duena, bere aldizkariaren ale berria argitaratu du. 44. zenbakia da dagoeneko, 2,50 euro balio du eta ohiko lekuetan erosteko aukera dago.

Azkenengo argitarapenak gai ugari lantzen ditu eta azalera trenaren historia eraman du. 150 urte bete baitira trena eskualdera heldu zenetik.

Aztarna elkarteak, Aiaraldeko etnografia lantzen duena, bere aldizkariaren ale berria argitaratu du. 44. zenbakia da dagoeneko, 2,50 euro balio du eta ohiko lekuetan erosteko aukera dago.

Azkenengo argitarapenak gai ugari lantzen ditu eta azalera trenaren historia eraman du. 150 urte bete baitira trena eskualdera heldu zenetik.

Bestalde, Andoni Larrea historialariak Guda Zibilak Laudion utzi zituen arrastoak azaldu ditu. Bortizkeriarekin harremana duen beste testu bitxi bat topatuko du irakurleak Aketza Merino Zuluetaren eskutik. Horrek Aiarako kronika beltzaren inguruan idatzi du, XVII. eta XIX. mendeen artean, hain zuzen ere.

Urduñak eta Amurriok ere protagonismo handia dute. Koldo Ulibarri, Jose Ignacio Salazar, Ramón Zurimendi eta Jabier Aspuruk esparru kultural ezberdinak jorratu baitituzte: Urduñako idazlari bat, Urduñako historiaren inguruan 1828an argitaratutako liburua, Oxirando Jauregia eta Ikuska Zinekluba, hurrenez hurren.

Horretaz gain, Aiaraldeko hainbat herri eta toki adierazgarri agertzen dira aldizkariaren orrialdetan. Gorobeleko azkenengo hiru artzainak eta elurtegia, Baranbio eta Lezama artean dauden San Anton meategiak...

Ohiko atalak ere jaso ditu 44. zenbakiak: baserrien usadioak, aurkikuntza arkeologiko eta etnografikoak eskualdean...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide