Edateko uraren hornidura-sarea hobetzea da lan horien helburua. Zehazki, 270 metroko tarte batean esku hartzen ari dira, Etxegoienbidea kaleko 27. zenbakian hasi eta 35.eraino. Konpontzen ari diren zatia ikastolako bidegurutzean hasi eta Etxegoien herriko mugaraino iristen da, gutxi gorabehera.
Kontua da gaur egungo hodiak duela 50 urte baino gehiago instalatu zirela, eta egoera txarrean daudela. Ondorioz, etengabe konpondu behar izan dituzte azkenaldian, eta hartara, kostuak eta matxurak murrizte aldera, hodi guztiak berritzea erabaki da.
270 metroko hoditeria instalatzeaz gain, dagozkion kutxatilak (“arketak”) ere jarriko dira. Halaber, lanengatik kaltetutako asfaltoa berrezarri eta soropil-zatiak berriz landatuko dira. Lanen kostua, guztira, 16.900.58 eurokoa izango dela jakinarazi du Amurrioko Udalak.