Udalak Lucas Rey eta Matias Landaburu ikastetxetan hainbat konponketa egiteko kontratatze lanak onartu ditu 11.300 euroren truke. Lanak segurtasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko egingo dira.
Familien elkarteak eskatuta Lucas Rey ikastetxeko berogailuko eta ur beroa pasatzen diren hodiak isolatuko dituzte ikastegiko ataritik igarotzen direlako. Horrela, energia eraginkortasuna hobetuko dute, hainbeste berorik ez da galduko eta gainera hodien matxurei aurre egingo zaie. Energiaren esparruari garrantzia handia eman zaio Udaletik eta pasa den urtean prozesu partehartzailea abian jarri zen horren inguruko ekarpenak jasotzeko.
Bestalde, Udalak Matias Landaburuko kiroldegian ebakuaziorako ate bikoitzak eta larrialdietarako argiak jarriko ditu. Guztira, 7.300 euro izango dira lan horiek eta Lukas Reyn egingo duten konponketa 4.000 eurokoa.