Elur Taldeak Luz Ardidenera txango batez irekiko du eski denboraldia

Luz Ardidenera txangoa antolatu du Elur Taldeak urtarrilaren 10etik 12ra 2014 urteko eski denboraldiari hasiera emateko. Bi eguneko forfaita, bi gaueko egonaldia Luz St. Sauveur-eko Residence Val de Roland apartamentuetan eta joan etorrietarako autobusa eskaintzen dute 115 euroren truke.

Txangoa Telefonicaren Amurrioko egoitza aurretik abiatuko da 18:00etan eta Bibobenturarekin elkarlanean prestatu dutenez, Bilboko Termibusetik ere abiatzeko aukera badago.

Amurrio eta Aiarako eski klubaren web gunean, www.elurtaldea.com-en,  izena emateko jarraibideak zehaztu dituzte. Eskualdeko eskiatzaile guztiei irekitako eskaintza da, hortaz, taldeko bazkide ez direnek bost euroko aparteko ekarpena egin beharko dute eta federatuta ez daudenek ordainketan beste sei euro gehitu beharko dituzte pistako asegurua lotzeko. Ikasle txartela dutenek azkenik, bost euroko beherapena izango dute.

Irteera egutegia

Beste bost irteera prestatzeko asmoa iragarri du Elur Taldeak: urtarrilaren 24tik 26ra bitartean, Preyragudes-era seguruenik, otsailaren 7tik 9ra Frantziako Pirinioetara, eta 21etik 23ra Baqueirara. Martxorako datak iragarri dituzte ere, 7tik 9ra eta 21etik 23ra, baina ez dute oraindik tokirik lotu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide