Amurrioko udalak hilerrian 55 hobi gehiago jarri ditu. Azaldu dutenez, inbertsioak 14.200 euroko gastua suposatu du. Josune Irabien alkatearen hitzetan hilerriko hedapena azpiegituren alorrean zituzten gabeziei erantzuteko egin dute.
Irabienen ustez gizartearen bilakaera medio jendea lurperatzeko ohiturak ez dira duela urte batzuk bezalakoak, "nabarmen jaitsi da kopurua". Horregatik, erraustutako gorpuak gordetzeko zerbitzua jartzea erabaki dute. Eta, horretarako gunea egokitu.
Mario Corral hilerriko langilearen esanetan momentuz hormigoizko azpiegitura jarri dute; "marmolezko estalkia jartzea falta da". Zerbitzu berria hilerriaren barnean kokatu dute, "hobien jarraipena da". Zehaztu duenez errautsak bakarrik sartu ahalko dira egokitu dituzten zuloetan. "Oso txikiak dira, ontziak bakarrik uzten dira bertan", adierazi du.