Amurrioko Jon Larrinaga eta Aritz Arberas Euskadi txirrindularitza taldean arituko dira aurten

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko urt. 4a, 00:01

Euskadi txirrindularitza taldeak urtarrilaren 2an aurkeztu zuen urte honetarako bere plantilla, arazo ekonomikoak gaindituta 11 txirrindularik hartuko dute parte taldean, haien artean Amurrioko Jon Larrinaga.  Aritz Arberas, Amurrioarra hau ere, prestatzaile fisiko lanetan ibiliko da.

Jon Larrinaga eta Aritz Arberas iaz ere taldean egon ziren. Jon Larrinagak aurreko denboraldian estreinatu zen profesional mailan. Aritz Arberas orainarte prestatzaile fisikoa izateaz gain kirol zuzendaria ere izan da, aurten albo batera utzi duen postua.

Euskadi Taldeak hainbat zailtasun pasa ditu azken hilabeteetan, taldea desagertzeko arriskuan egon da, hein handi batean Euskaltelek babesle izateari utzi izanagatik. Azkenean negoziazio askoren ostean proiektua bizirik mantentzea lortu dute.

Jon Larrinagarekin batera hauek dira taldean arituko diren beste 10 txirrindulariak: Víctor Echeverria, Miguel Mínguez, Mikel Iturria, Illart Zuazubiskar, Mikel Aristi, Pablo Lechuga, Carlos Barbero, Haritz Orbe eta Jon Aberasturi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide