Urtarrilaren 3tik eta 5era arte Haurren Gabonetako Parkea egongo da Bañueta kiroldegian 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; 5ean izan ezik, goizez bakarrik irekiko dela. Udalak herriko Racing Slot-aren, Meyiro Sport-aren, Gurutze Gorriaren eta Gazteleku Gurearen kolaborazioa izango du eta jarduera guztiak hamabost urtera arteko umeei zuzenduta daude.
Ekimenak adinen araberako hiru zatitan banatuak daude. Lehenengoan txikienentzako ludoteka bat egongo da hiru gaztelu puzgarriekin, bola-igerileku batekin, ohe elastikoarekin, zirristekin, jokoekin eta tailerrekin. Bestalde, lau eta zortzi urte bitarteko zonaldean gaztelu bat eta jumping bat egongo da eta bederatzi eta hamabost urte bitarteko haurrentzako zuzendutakoan aldiz, abentura anitzeko zirkuitua.
Gainera, aurten karpa solidario bat jarriko dute non prezio sinboliko batekin salduko diren jostailuak jasoko baitira. Bildutako dirua Udalak aukeratutako proiektu solidarioetarako izango dira.