“Kick boxingean sariak irabazteak ez dizu bizitza aldatzen, motibazioa eman baizik”

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko urt. 2a, 08:02

IBAI RUIZ (Amurrio, 1990) kick boxingean aritzen da. 2010ean eta 2012an Euskadiko Txapelketa irabazi zuen.

Aurten, aldiz, Espainia mailakoa. Egun, Portugaleteko klubeko kidea da. Kirol noblea baina gogorra dela dio.

Nolatan hasi zinen jolasten kickboxingean?

10 urterekin hasi nintzen, Amurrion aitak apuntatu ninduen. 15 urterekin aldatu egin nuen, gogorrago entrenatzea erabaki nuen. Laudion lau urte eta erdi eman nituen entrenatzen talde batean. Orain Portugaleten nago. Lau urte daramatzat han.

 

IBAI RUIZ (Amurrio, 1990) kick boxingean aritzen da. 2010ean eta 2012an Euskadiko Txapelketa irabazi zuen. 
Aurten, aldiz, Espainia mailakoa. Egun, Portugaleteko klubeko kidea da. Kirol noblea baina gogorra dela dio.

IBAI RUIZ (Amurrio, 1990) kick boxingean aritzen da. 2010ean eta 2012an Euskadiko Txapelketa irabazi zuen. Aurten, aldiz, Espainia mailakoa. Egun, Portugaleteko klubeko kidea da. Kirol noblea baina gogorra dela dio.

 

Nolatan hasi zinen jolasten kickboxingean?

 10 urterekin hasi nintzen, Amurrion aitak apuntatu ninduen. 15 urterekin aldatu egin nuen, gogorrago entrenatzea erabaki nuen. Laudion lau urte eta erdi eman nituen entrenatzen talde batean. Orain Portugaleten nago. Lau urte daramatzat han.


Zerk bultzatu zintuen kirol honetara?

 Niri futbola gustatzen zitzaidan, baina aitak mugendora, antzeko kirol batera, apuntatu ninduen. Pixkanaka, kickboxinga gustatzen hasi zitzaidan eta apuntatu egin nintzen.


Zergatik? 

Kirol noblea da, ezberdina. Lehiakide guztiak aukera berdintasunean gaude (pisua, maila…). Oso kirol gogorra da. 


Profesionalki lehiatzen ibili zara, ez?

Neoprofesional mailan nago orain. Aurten 6-7 borroka izan ditut. Gainera ez dut lesiorik izan,  hori oso garrantzitsua da. Kickboxingean lesioak oso normalak dira. Gurean ez da lehiaketarik egoten, entrenatzaileari pisuaren araberako borrokalariak eskatzen dizkiote. Borroka hitzartuak dira. Beste alde batetik Euskadiko eta Espainiako txapelketak daude. Azken urteetan bietan hartu dut parte. 


Saririk irabazi duzu?

2010ean eta 2012an Euskadiko Txapelketa irabazi nuen. 2013an, aurten, Espainiako amateur mailakoan lehengo geratu nintzen, Leongo Ponferrada herrian. Kirol honetan sariak irabazteak ez dizu bizitza aldatzen, motibazioa eman baizik. Jendeak gaubeletan arreta eta miresmen gehiagorekin begiratzen zaitu.


Eskualdean kirol honek badu zaletasunik?

Lekuaren arabera. Aiaraldean apenas dago zalerik. Galizian, Asturias, Herrialde Katalanetan ..zaletasun  handia dute.


Etorkizuna nola ikusten duzu?

Hemendik kanpo. Kirolari profesional izateko, Madrilen, Bartzelonan edo Kanariar Uharteetan izan beharko du. Bertan baitago mailarik gehien.


Nolakoak dira entrenamenduak?

Fisikoak, teknikoak eta jotzea. Boxeolarien eskularruekin, manoplekin, kolpeak lantzen ditugu. Paoekin, aldiz, hankak potentziatzen ditugu, ostikoak emateko. 


Eta konbateak?

Amateur mailan 3 asalto bi minutukoak, neoprofesionalean 4 asalto 2 minutukoak eta azkenik maila profesionalean 3 asalto 3 minutukoak. Motzak irabazten zoazenean, amaiezinak galtzen zaudela.


Indarra ala azkartasuna, zer da garrantzitsuagoa?

Biak, ondo konbinatu behar dira. Korrika egitea ere oso ona da, gimnasioan pesak eta abar egitea. Eta, kideekin jotzea. 
Kirol agresiboa da?Ez, tontoren bat beti dago baina golpeak ondo eramaten ditugu, laguntasunez. Saihetsa, ahoa apurtzea normala da baina hor geratzen da dena.  Niri besoa, belauna, ahoa, saihetsa… apurtu didate. Entrenamenduak babestuta egiten ditugu, konbateetan ez daramagu ezer. 
Kirolari bezala zer erronka jarri diozu buruari?Urtea osorik bukatzea. Gauzak ondo badoaz jarraitzea gustatuko litzaidake gorputzak ahal duen arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide