Urtero legez, eta Olarriko Santa Marina auzo-elkarteak antolatuta, jaia egingo dute San Roken abenduaren 31n.
Ospakizuna 12:00etan hasiko da, mezarekin. Amaitutakoan, Isidro Arteta folklore-saria banatuko dute, baina eguna iritsi arte ez dute esango zein izango den sariduna. Hain zuzen, sariaren XIV. edizioa izango da aurtengoa.
Bestalde, 13:30ean, argazki-erakusketa egongo da, eta hirugihar pintxoak eta ardoa dastatu ahal izango dira.
14:00etan, berriz, egun horretan ikusmin handiena piztu ohi duen ekitaldia hasiko da: porroitik edaten denbora gehien ematen dutenak saritzeko txapelketa, hain zuzen. Mota horretako txapelketa gutxi antolatzen dira Euskal Herrian, eta aukera polita da, beraz, galtzear dagoen ohitura zahar horretaz gozatzeko.Lehia 14:45 aldera amaituko da, eta orduantxe sariak banatzeaz gain, urdaiazpiko bat zozketatuko da San Rokera joandako guztien artean.