José Tomás Uruñuelari omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola 2013ko abe. 23a, 17:46

José Tomás Uruñuela musikaria, konpositorea eta 1930. hamarkadan Baranbioko dantza taldearen sortzailea izan zen. Badira 50 urte zendu zela eta hau dela eta omenaldia egingo diote Baranbion datorren igandean, abenduak 29.

Omenaldia goizeko 11:00etan hasiko da bere ohorez egingo den mezarekin. Bertan Mª Ángel Echevarria, Mª Carmen Imaz eta Amurrioko Abesbatzak parte hartuko dute. Meza ondoren, Amurrioko Abesbatzak hainbat abesti kantatuko ditu, hauek Uruñuelaren biografiari buruzko datu esanguratsu batzuen irakurketarekin tartekatuko dira.

Ondoren, musikari eta konpositorea Baranbion bizi izan zen etxean plaka bat jarriko dute bere oroimenez. Omenaldia Baranbioko Biltzar Administratiboaren laguntzarekin eta Amurrioko Udalaren laguntzarekin aurrera eramango da.

José Tomás Uruñuela 1891.urteko uztailaren 28an jaio zen Gasteizen. 1916.urtean Kimikan lizentziatua, bere lana, berak musikarekiko zuen zaletasunarekin batera aurrera eraman zuen. Bere garaiko hainbat musikariarekin harremanetan jarri zen, Jose Mª Nemesio Otaño, Jesús Guridi eta José Gonzalo Zulaika besteak beste.

Ez dago datu zehatzik, baina badirudi 1926. urtean Baranbion egon zela. Garai horretan, musika mota guztiak bildu, sailkatu, kontserbatu eta katalogatu zituen gero hau guztia hedatzeko.

Berak ere hainbat euskal dantza berreskuratu zituen eta Baranbion musika sortzeaz gain dantza taldea eta txistu eskola sortu zituen. Baranbion bizi izan zeneko garaian hainbat obra sortuko ditu: “Itsalde Erresona” (1927), "Minuetos para txistu", “Nork Orain” eta “Agur Maria” (1929).

Uruñuela 1963.urteko uztailaren 3an hil zen Donostian.

2014. urtean Uruñuela musikariaren eta konpositorearen omenezko hainbat ekintza burutzea aurreikusi da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide