Amurrioko Oinkariak atletismo taldeak 2. postua lortu du Arabako erdi-maratoi txapelketan

Aimar Gutierrez Bidarte 2013ko abe. 20a, 14:47

Amurrioko Oinkariak atletismo taldeak bigarren postua lortu zuen, abenduaren 15ean Gasteizen ospatu zen Arabako erdi maratoi txapleketan. Atletismo taldeko kide desberdinek bai cross-etan zein maratoietan modu indibidualean lehiatu diren arren lehendabiziko aldia da talde bezala izena ematen dutela txapelketa batean. Lasterketa berdinean Laudioko atletismo taldeak 3. postua lortu zuen.

Amurrioko Oinkariak atletismo taldeak bigarren postua lortu zuen, abenduaren 15ean Gasteizen ospatu zen Arabako erdi maratoi txapleketan. Atletismo taldeko kide desberdinek bai cross-etan zein maratoietan modu indibidualean lehiatu diren arren lehendabiziko aldia da talde bezala izena ematen dutela txapelketa batean. Lasterketa berdinean Laudioko atletismo taldeak 3. postua lortu zuen.

Bi hilabetez aritu dira lasterketa prestatzen eta taldekideen hitzetan oso esperientzia polita izan da elkarlanean entrenatu eta lehiatu izana eta aurrera begira talde bezala lehiatzeko asmoa erakutsi dute. Hurrenez hurren orden honetan heldu ziren helmugara Oinkariak atletismo taldeko kideak: Mikel Idirin (ordu bat eta 14 minutu), Jon Lozano (ordu bat eta 15 minutu), Sergio Markina (ordu bat eta 17 minutu) eta pablo Mas (ordu bat eta 19 minutu). Taldekide guztien markak batuta taldearen sailkapen orokorra lortzen da eta horrela Amurrioko atletismo taldeak bigarren postua lortu zuen 21km-ko lasterketan.

Aurrera begira hinbat txapelketa perstatzen hasia da Oinkariak atletismo taldeak, hala nola, Amurrion, otsailaren 2an ospatuko den Euskadiko cross laburreko txapelketan eta otsailaren 9an Laudion ospatuko den Euskadiko cross luzeko txapleketa.

Asteburu honetarako Amurrioko atletismo taldeak "Amurrioko II Herri Lasterketa" antolatzeko ardura jaso du. Herri lasterketa abenduaren 22an ospatuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide