"Atletismo jaia egin nahi dugu"

Aitor Aspuru Saez 2013ko abe. 20a, 10:01

PABLO MAS (Amurrio, 1985) Oinkariak Atletismo taldeko arduraduna eta lasterkaria da. Pasa den igandean erronka polita bete zuten eta igande honetan beste bat izango dute: Amurrioko II Herri Lasterketa.

Pasa den igandean lorpen interesgarria egin zenuten, ezta?

Bai, Gasteizen egon ginen eta erdi maratoian parte hartu genuen. Talde bezala Arabako Txapelketan bigarren postua eskuratu genuen. Guretzat marka bikaina izan da.

PABLO MAS (Amurrio, 1985) Oinkariak Atletismo taldeko arduraduna eta lasterkaria da. Pasa den igandean erronka polita bete zuten eta igande honetan beste bat izango dute: Amurrioko II Herri Lasterketa.

Pasa den igandean lorpen interesgarria egin zenuten, ezta?

Bai, Gasteizen egon ginen eta erdi maratoian parte hartu genuen. Talde bezala Arabako Txapelketan bigarren postua eskuratu genuen. Guretzat marka bikaina izan da.

Talde kategorian hiru lasterkarik puntuatzen dute. Helmugara heltzen diren hirura lehenak. Gutxi gorabehera gure ohiko markak egin genituen baina garrantzitsuena da guztion markak elkartuz, sailkapenean bigarren gelditu ginela.

Lehen aldiz aurkeztu gara txapelketan honetan. Normalean ez gara erdi maratoietan aurkezten, kros-etan egiten dugu Araba zein Euskadiko Txapelketan.

Aurten Zolloko lasterketan egon ostean hitz egin genuen gure artean ea talde gisa zeozer antolatuko genuen eta ondo egon da. Ez bakarrik emaitzagatik, azken bi hilabeteetan lasterketa prestatzen aritu gara. Guztion artean sortutako grina agertu da eta entrenamendu politak egin ditugu.

Erdi maratoian 21 kilometro eta 97 metro egiten dira. Azken 97 metro horiek gogoratu behar dira, askotan gogorregiak baitira.

Gure taldean lehenengoa Mikel Idirin izan zen. Bera Arrankudiagakoa da baina gure taldekidea da. Bere denbora 1:14:50 izan zen. Taldeko bigarrena Jon Lozano izan zen, 1:15 gutxi gorabehera behar izan zuen eta gero Sergio Markina, 1:17 inguru. Ni laugarren heldu nintzen, 1:18:30 inguru behar izan nuen.

Gure taldeko lehenengo hiruren emaitzak batuz lortu genuen 2. postua.

 

Esperientzia honen ostean jarraituko duzue kategoria horretan?

Urtarrilean Arabako Txapelketan parte hartuko dugu. Pasa den urtean guk antolatu genuen Reforren eta aurten Gamarran da. Banakako eta Taldeko Txapelketan egongo gara.

Aurrerago Euskadiko Kros Laburreko Txapelketa antolatuko dugu eta banaka eta taldeka parte hartuko dugu. Eta otsailean Laudion Kros Luzeko Txapelketa izango da eta horretan talde bezala aurkeztuko gara.

Kategoria hau ondo dago. Banakako txapelketetan pertsona bakarrak irabazten du eta guk hain maila handia ez dugunez, talde gisa aurkezten gara eta podium-ean egoteko grina dugu.

 

Dena den Klub moduan beste erronka duzue asteburu honetan. 

Bai, eta gogorragoa. Antolatzea gogorragoa baita. Igandean antolatuko dugu Amurrioko II. Herri Lasterketa, 12:00etan hasiko gara nagusientzako lasterketarekin. 16 urte baino gehiago dituzten kirolarientzako lasterketa izango da. Pasa den urtean bezala 7 kilometroko ibilbidea izango du lasterketa honek eta herrikoia da.

Guretzat garrantzitsuena da herrikoia dela. Denbora asko dute partehartzaileek bukatzeko eta horregatik animatzen dugu jende guztia parte hartzen. Amurrioko kaletatik izango da eta 3 bira eman zaizkio herriari.

Horren ostean beste lasterketa dugu, gazteentzakoa. Kilometro bateko ibilbidea egin beharko dute. Eta bukatzeko txikientzako lasterketa. 0-9 urte bitarteko umeentzako lasterketa da. 500 metroko ibilbidea bete beharko dute eta umeentzat denez gurasoek ere parte hartu dezakete haiekin.

Atletismo jaia egin nahi dugu, guztiontzako balio duena.

Lasterketa antolatu dugu normalean korrika egiten ez dutenek parte hartu dezaten. Lagunak, neskalaguna, mutilaguna, gurasoak... inguruan dugun jendea animatu nahi dugu. Irabezleei ez diegu hainbeste kasu egingo. Ez dago dirurik sari gisa. Nahi duguna da jendea korrikan hastea.

 

Parte hartu nahi duenak zer egin behar du?

Gaur gaueko 12:00etan bukatuko da izena emateko epea, helduen kasuan. Horrela egingo dugu gutxi gorabehera zenbat jende hurbilduko den jakiteko. Pasa den urtean azkenengo momentuan izena emateko aukera eman genuen eta ilara luzeak sortu ziren.

Izena emateko kirolprobak web-gunera jo behar da. 5 euro balio du eta diru hori Laguntza Elkartearentzat izango da.

Umeek izena eman dezakete egunean bertan eta doakoa izango da. Guztiek jasoko dute sari bat.

Momentuz 260 pertsona inguruk eman dute izena. Pasa den urtean baino jende gehiagok egin du aldez aurretik.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide