Abenduaren 22an, igandea, Bañueta kiroldegian 09:00etatik aurrera Amurrio Hiribilduko Gela Arku Tiro Txapelketa egingo da. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dute eta izena emateko epea abenduaren 20an bukatuko da. 670400398 telefonoan edota josemelejalde@gmail.com e-postan eman daiteke izena.
Araba-lehiaketako txapelketaren barruan, eta bi serietako klasifikazioa erabiliz, Amurrio Hiribilduko Gela Arku Tiro Saria jokatuko da igandean. Mailak arku tradizionala, long bow, birkurbatua, konposatua eta biluzia izango dira, eta adin guztietako pertsonek parte hartuko dute.
Azkenik, izena eman nahi duen orok 2095 3258 27 1090204537 AAKT kontuko zenbakian 15 euro sartu behar izango ditu eta txapelketaren egunean ordainagiria eraman behar izango du.
Argibide gehiago: Amurrio Arku Kirol Taldea