Amurrioko Jaietako Koadrilek, hau da, Trot-Art, El Boli, Euskotarrak, Herriarenak eta Dantza Lagunak taldeek, bertan behera utzi dute abenduaren 27an ospatu behar zuten Puntazo Eguna.
Haien iritziz erabili behar zuten eraikinak -Matías Landaburun dagoena- ez ditu gutxieneko baldintzak betetzen, larrialdietarako ate baten instalazioa ez baita egongo prest 27rako. Beraiekin harremana ez duten ekintzen ondorioz hartu dutela erabakia azaldu dute.
Horrez gain, koadrilek bere desadostasuna adierazi dute Udalarekin, elkarren arteko komunikazioa ez baita egokia izan, haien ustez.
Puntazo Eguna 2014
Hala ere, berriak ez du esan nahi Puntazo Egunik ez dela egongo. Funtsean, atzeratu egingo da. Antolatzaileek urte hasieran ospatu nahi dute eguna eta informazio gehiago duten heinean komunikatuko dute.