Bai Euskarari ziurtagiria jaso dute 38 eragilek

Erabiltzailearen aurpegia maiderlop 2013ko abe. 15a, 08:50

Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Egun, herriko 38 saltokik, enpresek eta elkartek eskuratu dute, ekitaldian eman ziren datuen arabera. Horietatik seik “Zerbitzua eta lana Euskaraz” maila gorena daukate.

Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Egun, herriko 38 saltokik, enpresek eta elkartek eskuratu dute, ekitaldian eman ziren datuen arabera. Horietatik seik “Zerbitzua eta lana Euskaraz” maila gorena daukate. Hauek dira: Aiara dantza taldea, Aiara Euskal Pilota elkartea, Aiara Grafik, Aiaraldeko Bildu, AIEBE, Ainara eta Alazne Macicior S.C, Aisia Eskaut taldea, Amurrio Futbol Kluba, Amurrioko EA eta EAJ, Gazte Asanblada, APYMCA, Aresketa Ikastola, Arenalde San Jose auzo elkartea, Arabako Txakolina jatorrizko izendapena, Cuadra autobusak, Belaiki euskara elkartea, Elkarlan U¬P, Elur elkartea, Etxeguren Zerbitzuak, Fano taberna, Frontoi taberna, Arrate gestoria, Goizalde, Burutxaga harategia, Julene Albizua paper denda, Kapritx, Karisma, Kaskagorri futbol taldea, Luyando optika, Mendiko Lagunak, Ohiturak, Serdepor, Taldesport, Txoko Gorri, Txotis eta  Ziripot folklore taldea.


Konpromisoak

Bi erakundeek berritu duten hitzarmenean bien arteko lankidetza publikoa egingo dela aipatzen da. Horrela, Udalak 1.954,15 euro bideratu ditu udalerrian ziurtagiria hedatzeko. Bai Euskararik, berriz, honako konpromiso hauek hartu ditu: ebaluazioak egingo dituen teknikariari formazioa ematea; koordinazio eta segimendu lanak egitea; ziurtagiria daukaten entitateen fitxak aztertzea, zuzentzea, maila aldaketak gainbegiratzea eta teknikariari laguntza ematea, ziurtagiria duten entitateei ebaluazio fitxa bidaltzea, eta eskatuz gero, euskarriak eskura jartzea. 
 Rober Gutierrez Bai Euskarari  Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak eragile hauen konpromisoa nabarmendu du: “Euskara lanean txertatzeko egiten duzuen ahaleginak lan mundua ez ezik gizartea bera euskalduntzeko ere garrantzi izugarria baitu”. Txokogorrik egindako lana nabarmendu zuten ekitaldian.


Bai Euskarari Ziurtagiriak herriko eragileak mailakatzeko bost irizpide erabili ditu. Batetik, langileen hizkuntza gaitasuna. Bestetik, irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia. Bestalde, barne eta kanpo harremanen bidez euskararen erabilera neurtu dute. Eta, azkenik, erabiltzen diren programa informatikoak zein hizkuntzatan dauden ikuskatu. Era honetan, eskualdeko eta Euskal Herriko hamaika txokotan hiru maila ezartzen dituzte: “Bidean”, “Zerbitzua euskaraz”, eta “Zerbitzua eta lana euskaraz”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide