Erantzukizun Zibilerako asegurua aurkeztu ezean Udalak ez dio baimena emango Gazte Asanblari kontzertua egiteko

Erredakzioa 2013ko abe. 12a, 18:12

Amurrioko Udalak jakinarazi du ez diola Gazte Asanbladari baimenik emango larunbatean kontzertua egiteko baldin eta ez badu Erantzun Zibilerako asegurua aurkezten.

Erakundeak azaldu du legedia medio, derrigorrezkoa dela auto-babesa plana egitea eta Erantzukizun Zibilerako asegurua kontratatzea. Larunbateko kontzertuan Udalak bere gain hartuko du auto-babesa plana, baina gazteei exijitu die Erantzukizun Zibilerako asegurua aurkeztea. Gazte asanbladak baldintza hori beteko ez balu, ez luke Udalaren baimenik jasoko jaia ospatzeko.

Gazte Asanbladak antolatu duen jaialdia izan duten epaiketa salatzea du helburu. Horren harira, Udalak esan du, nahiz eta udal guneen okupazio ilegalagatik inplikatuta egon: “Matias Landaburu kiroldegiaren erabilera eta bestelako materiala; eskenatokia, heziak, tarimak eta argindar hartunea kasu, erabat doan utzi egin dizkio Gazte Asanbladari, baita Lan eta Zerbitzuetako Udal langileek eskainitako denbora ere.”

Epaiketen aurkako jaialdia

4500 euroko isuna jaso duela eta dirua ordaintzeko antolatu du Gazte Asanbladak larunbatean arratsalde eta gau osoko egitaraua Matías Landaburun.

17:30ean tokiko eta inguruetako zenbait taldek joko dute: Astarte, Habemus Papa(m), Tinko, Aizkorakada, Boot Boys.

21:30ean manifestazioa eta ekitaldia egingo dute.

22:30ean Potato, Mandoilek eta Bad Sound System taldeek joko dute 3 euroren tru

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide