Amurrio izango da ekainaren 6an ospatuko den jaiaren egoitza. Amurrion eta Aiara Bailaran ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren 19. Jaia “Euskal Eskola Publikoa geroa landuz” lemapean. Ohiko denez, ekainaren aurreneko igandean izango da, ekainaren 6an beraz. Gaur goizeko aurkezpenean jai honen arduradunen ordezkariak diren Ana Eizagirrek (EHIGE-ko koordinatzailea), Cristina Diezek (Denon Eskola-ko presidentea), Xabier Gorostiagak (irudia egin duen enpresaren ordezkaria) eta Pablo Isasik (Amurrioko Alkatea) azaldu duten bezala, “Landuz hitzak esanahi desberdinak ditu jai honentzat. ‘Etorkizuna landu’: hezkuntza gaur egun bultzatu etorkizunean lortu nahi duguna eskuratzeko eta iraunkortasuna sustatu. ‘Lurra landuz’ ideiari lotuz, bestalde, natura eta ingurunea zaindu. Etorkizuna izan nahi badugu, hainbat arlo landu behar dugu gaur egun: gure eskola, gure ingurunea, elkarbizitza, berrikuntza, euskara, kultur aniztasuna eta beste hainbat”. Grafik enpresa laudioarra egindako irudia oso alaia eta koloretsua da. Aldi berean eskolaren aniztasuna eta bizitasuna islatu nahi du. Jaia, Amurrioko erdigunean ospatuko da eta inguruko eskola publiko guztiek hartuko dute parte bertan.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide