Abenduaren 21ean Amurrioko Antzokian Angelman gaitza duten umeen aldeko gala egingo du Laudioko Nuria eta Raquel dantza eskolak. Ikuskizunak bi emanaldi izango ditu: 18:00etan eta 20:30ean, eta sarrerak 7 euro balioko du. Txartelak Laudioko Zubiaur kalean kokatzen den dantza eskolan edo Antzokiko leihatilan bertan eros daitezke.
Ikuskizunean dantza eskolako 44 ikaslek parte hartuko dute eta guztira hamabi dantza estilo ezberdinetako koreografiak izango dira ikusiko direnak. Azken hauetan musika neoklasikoa eta klasikoa erabiliko dituzte.
Angelman-en sindromea
Angelman-en sindromea gaixotasun neuro-genetikoa da eta haur baten garapena, hitz egiteko eta komunikatzeko ahalmen mugatua, mugitzeko arazoak edota etengabeko alaitasun egoera ezaugarri ditu, besteak beste. Sindrome horren inguruan lan egiten duten elkarteek ikerkuntza bultzatzea eta gizartean sentiberatze kanpainak egitea dute helburu.