"Bakea ez da bakarrik zerutik datorrena, lurrean egin behar dugun gauza da"

Aitor Aspuru Saez 2013ko abe. 6a, 12:54

JUAN MARIA URIARTE (Fruniz, 1933) gotzaina da eta politikan garrantzia handi izan du. Lizarra-Garazi akordioaren garaian Jose María Aznar eta ETA erakundearen arteko elkarrizketetan parte hartu baitzuen. Asteartean eta asteazkenean hitzaldian eman ditu Amurrion bakearen eta adiskidetzaren inguruan.

 

Zein ikuspegitik landu duzu bakegintza eta adiskidetza?

JUAN MARIA URIARTE (Fruniz, 1933) gotzaina da eta politikan garrantzia handi izan du. Lizarra-Garazi akordioaren garaian Jose María Aznar eta ETA erakundearen arteko elkarrizketetan parte hartu baitzuen. Asteartean eta asteazkenean hitzaldian eman ditu Amurrion bakearen eta adiskidetzaren inguruan.

 

Zein ikuspegitik landu duzu bakegintza eta adiskidetza?

Lehenengo eta behin, giza ikuspegitik. Bakea ez da bakarrik zerutik datorrena, lurrean egin behar dugun gauza da. Eta giza alderditik bakeak eta adiskidetzak badute garrantzia. Bakerik gabe, mundua nahiz eta aberatsa, indartsu eta boteretsu izan ez da mundu gizakoia.

Eta jakina, gotzaina izanik elizaren ikuspegitik ere lantzen dut. Baina batez ere nire gaurko kokapena da abiapuntua. Gizarte mailan zer esan nahi du adiskidetzak eta zeintzuk diren baldintzak, ondorioak eta nola bilatu.

 

Zure ustez bakea lortzeko zeintzuk dira zailtasun handienak?

Zailtasun handia da 50 urte hauetan izan dugun gatazka. Urte hauetan gorroto asko, ikusezin asko, odol asko eta eztabaida asko izan dira. Horiek ez dira berez desegiten. Horiek desegiteko denbora behar da.

Baina denbora ez da zailtasun bakarra, badaude beste zailtasun batzuk.

Alde batetik Espainiako Gobernuak ez dauka adiskidetza oso baterako grin handirik agertu. Beste arazo batzuk ere baditu eta horiek obsesionatzen dute. Arazo honi ez dio eman behar den garrantzirik.

Gero, ETAren aldetik urrats garrantzitsuak eman dira baina badaude beste batzuk ez dituenak eman oraindik. Horiek ematea beharrezkoa da.

Inork ez badu ezer egiten gauza blokeatu egingo da, geldotu egingo da eta horrelako prozesuak beti izango dira luzeak. Baina gelditzen bada atzera egiteko arriskua sortzen da. Nahiz eta nik pentsatzen dudan ez dagoela atzerabiderik.

 

Orain arte egindako eztabaidetan zeintzuk izan dira egin dizkizuten ekarpen interesgarrienak?

Madriletik eta eskumatik etortzen dena da: “zuek orain nahi duzue adiskidetza, gauzak eztali eta gertatu denaren inguruan egiarik ez agertzea eta justizia ez betetzea. Orain egin zarete adiskidetzaren lagunak”.

Esan behar da urteak eta urteak eman ditugula adiskidetza aipatzen ez bakarrik, hori zela bidea esan dugu Euskal Herriko gotzainek. Baina hori ahaztu dute.

Bigarren, ezker abertzalearen aldetik, gaur ez, baina lehen gure pentsaera bigunkeria lez hartzen zen. Bietara jokatu nahi genuela esaten ziguten.

Gaur uste dut ezker abertzaleak hobeto ikusten duela gure pentsaera, pausu batzuk eman baititu. Baina oraindik baliteke ezker abertzalean horrela pentsatzen duten pertsonak egotea.

Adibidez, oraintxe bertan adiskidetzaren inguruko liburua idatzi dut eta ezker abertzaleko jendeak ikusiko du gauza batzuetan erabat ados daudela baina beste batzuetan pentsatuko dute bietara jokatzen dudala. Bueno, bakoitzak berea.

 

Bakegintzaren alde egin duzu urte hauetan, uste zenuen gaurko egoerara helduko zela gizartea?

Ni oso baikorra nintzen, lehenengo eta behin, su-etena izan zenean, Aznarren Gobernuaren garaian eta ETAk eskatuta elkarrizketetan sartu behar izan nuenean.

Gero konturatu nintzen ez zela egoera aproposena ematen.

Azkenengo eta betirako su-etena egin zenean pentsatu nuen Gobernuaren aldetik biguntasun gehiago egongo zela elkarrizketa batean sartzeko. Eta pentsatzen nuen ere ezker abertzalea ez zela hainbeste nekatuko itxaroten. Eroapen gehiago izango zuela uste nuen jakinda Madriletik datorren gogorkeria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide