Mobilizaziora deitu dute Kider enpresako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2013ko abe. 3a, 09:03

Kider enpresako langileen ordezkariek (ELA, LAB, ESK, UGT, CCOO eta USOk) kontzentrazioa deitu dute bihar goizeko 10:30etarako Barakaldon, Caixabank-en (Kiderren akziodun taldeetako bat) egoitzaren aurrean, Bideonera enparantzan.

Amurrion eta Barakaldon dituen bost lantegien bitartez 400 lanpostu zuzen eta 800 zeharkako sortzen ditu merkatal tresneria eta ekipamenduaren diseinuan darabilen enpresa honek.

Kider enpresako langileen ordezkariek (ELA, LAB, ESK, UGT, CCOO eta USOk) kontzentrazioa deitu dute bihar goizeko 10:30etarako Barakaldon, Caixabank-en (Kiderren akziodun taldeetako bat) egoitzaren aurrean, Bideonera enparantzan.

Amurrion eta Barakaldon dituen bost lantegien bitartez 400 lanpostu zuzen eta 800 zeharkako sortzen ditu merkatal tresneria eta ekipamenduaren diseinuan darabilen enpresa honek.

Langileek salatu izan dutenez urtebete da enpresaren talde akziodunek (Caixabank eta Lecertua sendiak) kudeaketa txarra egiten dihardutela, enpresa bertan behera utzi nahi dutela.

Kider enpresaren baitan bizi diren lan-arazoak aurtengo urtarrilean hasi ziren, zuzendaritzak 147 langileri kaleratze EREa ezarri zienean. Langileek eurek eman zuten erantzunak espediente hau bertan behera uztera behartu zuen enpresa eta, hala, otsailean, hartzekodun lehiaketan sartu zen Kider.

Langileak zuzendaritzarekin akordio bat hitzartzeko saiakeretan aritu ziren, borondatezko bajak hartuz adibidez, baina honek, langileek eurek adierazi dutenez, interes falta baino ez dute adierazi enpresarekiko, antza, beste negozio erakargarri batzuk baitituzte eskuen artean, Lecertua sendiak Suitzan eta Caixabankek bankuen erreskatetik datorkion dirua.

Hartzekodunen lehiaketak ez zuen arrakasta handiegirik izan eta, une honetan, zuzendaritza “hibernazio” egoera batean dagoela salatu dute, langileek hartu behar dutelarik enpresaren ardura guztia, euren lehen helburua inbertitzaile bat aurkitzea delarik. Zentzu honetan langileen ordezkariek instituzioen inplikazioa eskatu dute, “Kider bezalako enpresa errentagarri bat” hondoratu ez dadin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide