2013. urtea amaitu baino lehen, Amurrioko udalak kolomadiaren obrak bukatuta eta bizikletak garbitzekoa instalatuta egotea aurreikusten du. Lehenengoa, hildakoen gorpuzkinen ontziak gordetzeko baliatuko da. Izan ere, udal-hilerrian ez dago zerbitzu hori ematen duen azpiegiturarik.
Bizikletak garbitzekoari dagokionez, udalaren arabera, mendian bizikletan ibiltzen direnen kopuruak gora egin ahala, bere beharra ikusi da. Hala, Bañueta udal kiroldegiaren inguruan ezarriko da zerbitzu berria. Zentzu horretan, obra garraiobide osasuntsuak eta ingurumena zaintzen dutenak sustatzeko asmoarekin bat datorrela aipatu da udaletik.
Obra biak egiteko eskaerak behin eta berriz egin dira dagozkien udal-arloetan. EAJren gobernu taldeak beste talde politikoei proiektuen berri eman ondoren, positiboki baloratu ditu inbertsioak, biak udalerriak zituen beharren multzoan kokatuta.