Azaroaren 29an, ostirala, mustxapelketa jokatuko da herriko eskolan 18:30ean. Gehienez 32 bikotek parte hartu ahal izango dute eta bikoteko 20 € ordaindu beharko dira. 23:30etatik aurrera Born#1 eta Five Corners taldeek kontzertua eskainiko dute. Aurreko urteetan lez, bertara joateko garraioa musu-truk izango da: 23:30ean Amurrioko gasolindegian eta 23:45ean Urduñako suhiltzaileetan. Buelta 4:30ean izango da. Bestalde, abenduaren 1ean, igandea, XI. mendi-ibilaldia hasiko da goizeko 8:30ean.
Bigarren asteburuari dagokionez, abenduaren 6an meza nagusia egongo da 12:00etan Bariko San Nikolasen omenez eta ondoren, Laudioko Santa Luzia abesbatzak kantaldia eskainiko du. Horrez gain, arratsaldeko 18:00etan haurrentzako jolasak egongo dira. Hurrengo egunean herri-bazkaria egongo da 14:00etan eta arratsaldeko 20:00etan erromeria Idoie ta Aketza trikitixa eta pandero bikotearekin. Azkenik, igandean meza egongo da 13:00etan.