Azaroaren 19an udaletxean egindako osoko bilkuran Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga edota Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren Gaineko Zerga izoztea erabaki zuten alderdiek.
Motordun ibilgailuek edota tabernek terrazak jartzeko ordaindu behar duten diru kopurua % 2 igoko da. Alderdiek adostuta, baratzeen eta bazkalekuen ustiatzeen, eta telefono eta zerbitzu elektrikoen igarobideen gaineko zergak ere izoztuko dituztela erabaki zuten osoko bilkuran. Bestalde, Motordun Ibilgailuen Gaineko Zerga ez ezik, ostiraletan egiten den merkatuan jartzen diren saltokiena, tabernetan jartzen diren terraza eta mahaiena, edota garaje eta lursailetako pasabideena ere %2 igoko ditu Udalak, besteak beste. 2014. urteko zaborren bilketa eta ur zerbitzuaren gaineko tasak aztertzeko esperoen daude oraindik.
Josune Irabien alkateak adierazi duenez hurrengo urteko aurrekontuen kudeaketan ahalegin berezia egingo dute familien egoera ekonomikoa ahalik eta gutxien kaltetzeko.