Kevin Rodriguez zuzendari eta ekoizle amurriarrak hiru sari jaso ditu Faludi Youth Film Festival Budapest hiriko film laburren jaialdian. Bertan, 23 urteko gaztearenak diren Per un pugno di azioni eta Superdown lanak aurkeztu dira.
Rodriguezek zuzendutako Per un pugno di azioni film laburrak mundu osoko berrogeita hamar finalista artean aukeratua, Lehen Lan Hobereneko saria eta Argazki Zuzendaritza Hobereneko saria jaso ditu. Rodriguezen lanak Indiako, Mexikoko, Madrilgo, edota Bartzelonako hainbat zinemaldietan ere ikusi ahal izango da, horien artean Gijoneko Nazioarteko Zinemaldian.
Bestalde, Superdown, Igor Garciak zuzendutakoa eta Rodriguezek ekoiztutako film laburrak Sail Ofizialeko Fikziozko hirugarren saria jaso du. Bi lanek Platanoboligrafo ekoiztetxeak egin ditu, eta azken lana Sondikako Udalaren, Down Araba eta Down Asturias elkarteen Superdown proiektuaren baitan aurkitzen da.