Amurrioko Gazte Asanbladak 4500 euroko isuna ordaintzeko jaialdia egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2013ko aza. 27a, 08:15

Amurrioko Gazte Asanbladaren 9 kide duela bi urte Landazuri etxea okupatzeagatik epaituak izan ziren irailean, salaketa jaso ondoren. Azkenengo asteetan ateratako gazteen aurkako sententziak, guztira 4500 euroko isuna ordaintzera behartzen ditu.

Gazte Asanbladaren esanetan, 7 urteko ibilbidean agerian geratu da gazteria antolatzea eta pairatzen duen problematikari eustea eta horri buelta eman nahian lan egiten duela.

Amurrioko Gazte Asanbladak duela bi urte Landazuri okupatzeagatik epaitua izan zen pasaden hilabeteetan, udal gobernuak salaketa jarri ondoren. Aste honetan ateratako 9 gazteen aurkako sententziak, guztira 4500 euroko isuna ordaintzera behartzen ditu.

Gazte Asanbladaren esanetan, 7 urteko ibilbide honetan agerian geratu da gazteria antolatzea eta pairatzen duen problematikari eustea eta horri buelta eman nahian lan egitea gogaikarri bihurtu dela herriko agintarientzako.

Duela 2 urte okupazioaren bidea hartu zuten, udal gobernuari proiektu bat aurkeztu ondoren; 3 okupazio burutu izan dituzte, tartean Landazurikoa. Urte hauetako kale lanak eta okupazioek udal gobernua posizioz mugitu eta aterabide bat proposatzera bultzatu dute, momentu honetan Amurrioko Gazte Asanbladak aztertzen eta osatzen ari dena.

Adierazi dutenez, epaitegiek ez diete arrazoirik eman baina herria izan da euren lana legitimo egin duena, aurrera jarraituko dutela esan dute, epaitegi, sententzia eta isun guztien gainetik, nahiz eta gaurkoan ospatzeko arrazoi askorik ez dagoen, gazteok eginiko lana zoriondu nahi dute.

 

Guzti honi erantzuteko planteatutako mobilizazio eta deialdiak hauek dira:

  • Gastu ekonomikoei aurre egiteko eta salaketa bateratua emateko jaialdia Abenduaren 14an.

      - Egun horretan 21:30etan manifestazioa eta ekitaldia.

  • Datorren ostiralean asanblada orokorra herriko koartel zaharrean.

  • Kostu ekonomikoei aurre egiteko egingo diren planteamenduetan lagunduz.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide