Antzokiak Max saria jaso duen Lingua Nabajorum aurkeztuko du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2013ko aza. 22a, 08:07

Azaroko azken bi asteburuetan Amurrio Antzokiak gaztelaniazko eta euskarazko bi ikuskizun aurkeztuko ditu. Bata, Palabras izenekoa, azaroaren 23an izango da 20:00etan eta bigarrena, Lingua Nabajorum, azaroaren 30ean ordu berean. Azken honek gainera, aurtengo Max saria jaso du euskarazko lan onenari.

Azaroko azken bi asteburuetan Amurrio Antzokiak gaztelaniazko eta euskarazko bi ikuskizun aurkeztuko ditu. Bata, Palabras izenekoa, azaroaren 23an izango da 20:00etan eta bigarrena, Lingua Nabajorum, azaroaren 30ean ordu berean. Azken honek gainera, aurtengo Max saria jaso du euskarazko lan onenari.

Lehenengo antzerkia tratu txarren ingurukoa da eta sarrera 10 euro balioko ditu. Gaizki tratatutako pertsonek ez dute tokirik titularretan eta nahiz eta tratu txarrak eta gaizki tratatzea hitzak besterik ez diren, bereizi egiten dira, orden desberdinean jositako hitz berberak izan arren. Horren inguruko gogoeta da Palabras antzezlana.

Bigarren antzerkia, Lingua Nabajorum, azaroak 30ean izango da eta 6 euro balioko ditu. Euskaraz egindako antzerki hau elkarrizketa burugabe, bizkor eta ironiaz betetan oinarritua dago, ibilbide luzea duten aktorek jokatua. Komedia honek euskararen historiaz eta jatorriaz mintzo diren bi pertsonai aurkezten ditu. Horrela, Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak berak Euskal Herrian gertatu diren gatazka ugariak euskararen jatorriaren eta bilakaeraren kausa direlako teoria erotik abiatuta, goreneko une historikoen segida eroa aletuko dute, hasi Neolitikotik eta gaur egun arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide