aiaraldea.eus

Amurrioko errugby harrobia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Euskara  Amurrio

Amurrioko auzokide batzuk neska eta mutilentzako errugby taldea sortu dute Aiaraldeko gazteentzat. Ekimena, nahiz eta hasiera zailagoa izan zen, geroz eta kirolzale gehiago biltzen joan da eta egun 22 kideek osatzen dute taldeko plantilla. Etorkizuneko erronka nagusia errugbyaren tradizioa gazteen artean zabaltzean datza, eta horretarako giltza umeei txikitatik kiroltasunaren baloreak irakastean datzala argi daukate entrenatzaileek.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Nerbioi Rugby Elkartea Erantzuna | #1

Lehenik eta behin aiaraldea.com-i egin diguzuen bideoa dela eta eskerrak eman.
bestaldetik,Aiaraldeko ume guztiak gurekin euskaraz eta giro onean kirol hau ezagutzeko gonbidatzen zaituztegu.
hurrengo martxoaren 24an goizeko 10:30 etatik aurrera "el refor" eko instalazioetan kluben arteko topaketa bat egingo dugu.Han 100 ume baino gehiago elkatuko gara beraz....badakizue, hurbil zaitezte !
ondo izan.esker mila

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa