Mendi eta Natur Jardunaldiak hasiko dira ostiral honetan

Urtero lez, Amurrioko Mendiko Lagunak Taldeak Mendi eta Natur Jardunaldiak antolatu ditu azarorako. Aurtengoa, hain zuzen, XII. edizioa izango da.

Egitarau oparoa antolatu dute, mendiari eta naturari lotutako hainbat ikuspegi ezagutaraztea helburu.

Hasteko, ostiralen honetan, azaroak 15, Mikel Salazarrek “Western Europe Mountain Route” deritzon hitzaldia emango du. Europa osoan zehar, Vienan hasi eta Fisterraraino, 4.000 km-ko bidaia egin zuen, oinez, bizikletaz eta patinez, eta esperientzia hori kontatuko du. Hitzaldia Katekesi aretoan izango da, 19:30ean.

Azaroaren 22an, berriz, Erhard Lorétan, respirer l’odeur du ciel (zeruaren usaina arnasten) dokumentala emango dute Katekesi aretoan, 19:30ean. Alpinista suitzar ezagunaren bizitza kontatzen du lanak, eta hainbat sari eskuratu ditu, besteak beste: Film Onenaren Urrezko Eguzki-lorea iaz Kutxabank Mendi Film Festival-ean eta film onenaren saria aurten Cervino Cinemountain Filmfestival-ean.

Biharamunean, azaroaren 23an (larunbata), egun osoko zeharkaldia antolatu dute Jaizkibelgo itsaslabarrak ezagutzeko. Txangoa goizeko 8etan abiatuko da Katekesi aretotik.

Bestalde, azaroko azken ostiralean, hilaren 29an, Simon Eliasek ikus-entzunezkoa emango du, Porrotaren balioa-Eskalatu ezin izan nituen lau mendi izenburupean. Hitzordua: 19:30ean, Katekesi aretoan.

Amaitzeko, bada, azaroaren 30ean, frackingari buruzko hitzaldia emango dute “Fracking Ez – Aiaraldea” plataformako kideek. Katekesi aretoan izango da, 19:30ean. Hitzaldiaren ondoren, Gorobel Ibilaldiko argazki-lehiaketako sariak banatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide