Tubos Reunidos enpresak kreditua jaso du Europatik

Erredakzioa 2013ko aza. 11a, 11:28

Amurrion eta Galindon lantegiak dituen Tubos Reunidos enpresak kreditua jasoko du Europako Inbertsio Bankuaren eskutik. 59 milioi euro izango dira eta lehenengo fasean 45 milioi emango dizkiote enpresari. 2016. urtera arte ikerketa eta garapen esparruetara bideratuko du zuzendaritzak dirua.

Amurrion eta Galindon lantegiak dituen Tubos Reunidos enpresak kreditua jasoko du Europako Inbertsio Bankuaren eskutik. 59 milioi euro izango dira eta lehenengo fasean 45 milioi emango dizkiote enpresari. 2016. urtera arte ikerketa eta garapen esparruetara bideratuko du zuzendaritzak dirua.

Ikerketek, gehienbat, burdin mota berriak garatzeko asmoa izango dute. Alde batetik elektrizitatearen eta petrokomikaren prozesuetan eraginkortasuna hobetzeko eta bestetik gasa eta petrolioa lortzeko industrietan erabiltzeko (haustura hidraulikoan eta gainontzeko muturreko energietan, hain zuzen ere). Azkenengo teknika horietan erresistentzia gehiagoko materialak behar baitira presioa eta korrosioari aurre egiteko.

Beste esparru batean, Tubos Reunidosen lantegietan segurtasuna hobetu nahi dute Europako Inbertsio Bankuak emango duen diruarekin. Erakunde finantzieroa Europar Batasuneko estatuek osatzen dute eta epe luzerako finantzazioak errazten ditu. Berez, banku publiko horrek banku pribatuek baldintza hobeagoak eskaintzen ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide