Kirolariei zuzendutako programa psikopedagogikoa abiatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2013ko aza. 11a, 08:28

Udaleko Kirol Sailak eta Psikologia eta Pedagogia Laguntzarako Udal Zerbitzuak kirolariei zuzendutako programa psikopedagogikoa ezarri dute. Helburu nagusia kirolak haur eta gazteengan sortzen dituen balio positiboak bultzatzea eta desegokiak arintzea da.

Udaleko Kirol Sailak eta Psikologia eta Pedagogia Laguntzarako Udal Zerbitzuak kirolariei zuzendutako programa psikopedagogikoa ezarri dute. Helburu nagusia kirolak haur eta gazteengan sortzen dituen balio positiboak bultzatzea eta desegokiak arintzea da.

Jomuga hori lortzeko hiru oinarri izango ditu programak: kluben langileak, kirolarien familiak eta kirolaria bera. Hiru eragile hauen errealitatea ezagutzeko eta beraien beharretara erantzun ahal izateko galdetegia prestatuko dute. Gainera, kirol jarduerak egiten dituzten haurren familiei informazioa helaraziko zaie, hala nola jarraibide ezberdinekin edota galdu edo irabaztearen inguruko aholkuekin.

Bestalde, kirol klubekin tailerrak egingo dituzte eta gurasoen eta kirolarien arteko harremanak, komunikazioa eta etsipena edo konfiantza moduko alderdi emozionalak jorratuko dira. Xedea klubek eta kirol eskolek modu koordinatuan parte hartzea da, taldekako edo banakako kiroletan agertzen diren balioak eta zailtasunak agertzeko. Horrela, bakoitzak besteei bere estrategiak, konponbideak edo arazoak azalduko dizkie.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide