Kuartel zaharreko bi gela eskaini dizkio udalak gazte asanbladari

Txabi Alvarado Bañares 2013ko aza. 6a, 22:59

Amurrioko Gazte Asanbladaren eta Udalaren arteko harremanetan atal berri bat ireki da. Udal gobernu taldeak lokal bat eskaini dio asanbladari bere jarduera garatu dezan. Guardia Zibilaren kuartela zegoen eraikinean dago kokatua lokala, San Jose auzoan, eta bi gelaz osatua dago.

Gazte Asanbladako kideek jakinarazi dute espazio horretarako proiektu bat garatzen zabiltzatela, eta prest izan orduko herriko beste eragileei eta udalari aurkeztuko diotela.

Guardia Zibilak bertatik alde egin ondoren, eraikina berregituratu eta San Joseko kultur etxea ireki zen bertan, 1998an. Gaur egun, hainbat kirol zein kultur elkarte daude bertan; Aiara Dantza taldea, Ziripot edo Amurrioko Txistulariak kasu.

Helegitea

Landazuriko epaia publiko egin eta astebetera egin dio udalak lokal eskaintza gazte asanbladari. 450 euroko isuna ezarri zien epaileak Landazuri etxea okupatu zuten 9 gazteetako bakoitzari. Baina gazte asanbladak helegitea jarri du, urteetan zehar hutsik egondako eraikin bat okupatzea delitua ez dela argudiatuta. Absoluzioa baino ez dute onartuko. 

[video:http://www.youtube.com/watch?v=TlMZXcJndW8]

[video:http://www.youtube.com/watch?v=kg2Pslk0GxY]

[video:http://www.youtube.com/watch?v=mS_aVOYl9Ps]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide