Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren inguruko erakusketa egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2013ko aza. 4a, 08:10

Herritarrek Hiri Antolamenduko Plan Orokorra ezagutu ahal izateko Udalak taulez egindako erakusketa egingo du eta dokumentuak bere web gunean jarriko ditu. Horrela, nahi duenak hirigune, lurralde eta batzar administratiboa diren hiru ardatzen inguruan iradokizunak egin ahal izango ditu.

Herritarrek Hiri Antolamenduko Plan Orokorra ezagutu ahal izateko Udalak taulez egindako erakusketa egingo du eta dokumentuak bere web gunean jarriko ditu. Horrela, nahi duenak hirigune, lurralde eta batzar administratiboa diren hiru ardatzen inguruan iradokizunak egin ahal izango ditu.

Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko prozesua abian jarri zuen joan den urtean eta herritarren eta eragileen iritziak jaso zituzten. Orain, aurreko fasean ateratako diagnostikoarekin egindako proposamenak ikusgai jarriko dituzte Udalean erakusketa baten bides azaroaren 4tik aurrera. Bertan, dokumentazioa, plano nagusiak eta iradokizunak egiteko inprimakiak egon ez ezik, pertsona bat egongo da 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara azalpenak emateko.

Bestalde, azaroaren 25ean herritarrei zuzendutako argibide taulak ere jarriko dituzte faseak edota plan nagusia ezagutzeko helburuarekin, besteak beste. Gainera, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak dituen 3 ardatzen arabera jardunaldiak egingo dira bakoitzaren inguruko informazioa azaltzeko.

Jardunbide estrategikoak

Eusko Jaurlaritzako Hirigintza Politikako Batzordearen ustez hemendik zortzi edo hamar urteetara herrian 859 eta 1536 etxebizitzen artean egingo dira. Horrela, eta Josune Irabien alkatearen arabera “ideia bukatu gabe dauden lur eremuak jalkinez betetzea izango litzateke eta kasu batzuetan orain urbanizatu daitezkeenak etorkizunean ez-urbanizatuetan bihurtzea da”. Proposamenen artean ere, errepideen eta ingurabideen hobekuntza, eta lurzoru industrialak jalkinez betetzea daude.

Batzar Administratiboei dagokionez, haiekin bi bilera izango dituztela adierazi zuen alkateak. Udalaren proposamenetako bat azken hauetan gertatzean ari den jendegabetzea dela eta baserrien zatiketa onartzea da.

Argibide gehiago Udal web gunean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide