"Euskaraz bizi nahi duen jendea ezagutu dut"

Aitor Aspuru Saez 2013ko aza. 4a, 08:21

AINHOA BARBARA (Amurrio, 1974) Amurrioko Berbalagun taldean aritzen da. Ikasturte hasierarekin berbalagun taldeak berpiztu dira eta ekimena nolakoa den azaldu Ainhoa partehartzailearen ikuspegitik.

Berbalagun ekimena berriro hastear dago, nabaritu duzu bere falta udan zehar?

AINHOA BARBARA (Amurrio, 1974) Amurrioko Berbalagun taldean aritzen da. Ikasturte hasierarekin berbalagun taldeak berpiztu dira eta ekimena nolakoa den azaldu Ainhoa partehartzailearen ikuspegitik.

Berbalagun ekimena berriro hastear dago, nabaritu duzu bere falta udan zehar?

Egia esan, berbalagun taldekideen falta nabaritu dut; baina, euskaraz hitz egiteko aukera izan dut. Lanari esker, ingurumen gidaria naiz, batez ere, umeekin praktikatu ahal izan dut. Eta lanetik kanpo ezagutzen ditudan euskaldunekin eta lagunen seme-alabekin ere mintzapraktika egin dut.

 

Zergatik hasi zinen Berbalagun programan?

Lehenengo, euskaltegian hasi nintzen nire euskara hobetzeko. Proposamen polita izan zen berbalagunen parte hartzea. Horrela euskaraz bizi nahi duen jendea ere ezagutu dut, eta horrela ez dut euskaraz egiten bakarrik euskaltegiko jendearekin.

Zer da Berbalagun ekimenak zure bizitzan suposatu duena?

Lehen esan dudan bezala, euskaraz bizi nahi duen jendea ezagutzea, eta nola ez!! Ondo pasatzea. Prest nago edozein lekutan, momentutan eta.... disfrutatzeko.

Zeintzuk dira Berbalagun dinamikak?

Nire taldea Amurrion pintxo-pote egunean biltzen da; beraz, imajina ezazu!!!! Edozein gai ona da hitz egiteko, hori bai, latzak ez direnak.

Norbait zalantzan egongo balitz, nola animatuko zenukeen Berbalagun izaten?

Jendeak normalean denbora dauka edozein gauza egiteko. Orduan euskaraz hobeto hitz egin nahi badu, zer da ordu bat euskaraz bizitzen? Nork ez du hori egiteko astirik?

Bereziki berritsua izan behar du Berbalagunak?

Euskaraz praktikatzeko denbora gutxi baduzu, bada, bai, derrigorrean hitz egin behar duzu eta nola ez, ondo pasatzeko irekita egon. Amurrioko pintxopote berbalagun taldea oso irekia, berritsua eta “zoroa” da, batzuetan txanda eskatu behar da hitz egiteko.

Nola antolatzen zarete?

Hasieran talde arrunta zen. Taberna batean hitz egiteko elkartzen ginen eta kito. Baina gero pintxo-pote egiten hasi ginen. Eta gure artean komunikatzeko whatsapp erabiltzen dugu. Horrela badakigu nortzuk egongo garen eta nortzuk ez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide