Larraben Amurrioko zaborra biltzen zen duela urte asko. Horiek lur kutsatuak dira gaur egun baina tokiko Agenda 21 prozesuak bultzatuta zonalde honen berreskurapen lanak abian jarriko ditu Amurrioko udalak.
Lehenik eta behin aurten zoruaren kutsadura maila aztertuko da bertan egin ahal izango diren jarduerak zeintzuk diren ikusteko. Gainera azterketa horrek zabortegiaren itxiera eta berreskurapen lanen ezaugarriak definituko ditu.
Lanak, beraz, kutsaduraren azterketarekin hasiko dira Eusko Jaurlaritzak eskeini duen diruari esker -31.241,40 euro zehazki-. Bigarren fase batean egingo litzatekeen zabortegiaren itxiera eta moldaketarako diru-laguntza eskatzeko dago oraindik.
Proiektuaren helburua gaur egun erabilgarria ez den zonalde hau hiri-parkea bilakatzea da, biztanleriarentzat erabilera berri bat izateko.