Parke lineala San Roke auzoraino heltzeko lanak martxan jarriko dira

Aiaraldeko parke lineala eskualdeko azpiegitura garrantzitsu eta erabilienetarikoa bilakatu da azken urteetan, Josune Irabien Amurrioko alkatearen aburuz. Hasierako proiektuan ibilbideak 33 km zeuzkan Arriagorriagatik Delikaraino.

Aiaraldeko parke lineala eskualdeko azpiegitura garrantzitsu eta erabilienetarikoa bilakatu da azken urteetan, Josune Irabien Amurrioko alkatearen aburuz. Hasierako proiektuan ibilbideak 33 km zeuzkan Arriagorriagatik Delikaraino.

Momentuz ibilbidea Salbioraino bakarrik dago erabilgarri eta arrisku puntu batzuk ere antzeman ziren abiadura handia daukan errepide nagusia gurutzatu behar baita ibilbidea osatu ahal izateko. Egoera honek azpiegitura hobetzeko pausoak emateko bultzada eman zien erakunde publikoei eta ibai ondotik pasako den ibilbidea luzatzeko aukerak aztertzen ari dira.

Horretarako antzinako eskola eta zenbait eraikin txiki botako dituzte Amurrion bide lineala San Roke auzoarekin lotzeko. Ibilbidea auzo honetara bideratuz abiadura handiko errepide nagusia gurutzatu ordez landa eremu batean zehar igaroko litzateke ibilbidea era horretan arriskua nabarmen txikituz.

Udalerrien gainetik dauden erakundeek eskeini dute lan hauek egiteko dirua: Arabako Foru Aldundiak -aurten 200.000 euro eta hurrengoan beste 200.000- eta neurri txikiagoan Eusko Jaurlaritzak -35.000 euro-.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide