Auzoz auzo herritarrekin egindako bileretan, gune bakoitzean ematen diren mugikortasun arazo larrienen berri jaso du Amurrioko udalak. Kasu gehienetan espaloi altuegiak dira gurpildun aulkietan edo ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonei arazoak sortarazten dizkietenak. 2012an hainbat espaloi egokitzeko lanak egin ziren eta azaroan eta abenduan egingo direnak, azken horien jarraipena izango dira.
Hurrengo guneak dira egokituko direnak: Bañuetaibar eta Uskategi kaleen arteko gurutzeak, Boriñaur Plazan eta Maskuribai kalean dauden oinezko pasaguneak, Dionisio Aldama kalean, Ushuaia ileapaindegiaren aurrean dagoen pasagunea, Iritxusi eta Aldai kaleen arteko elkargunea eta Landako kalean 28 eta 35 zenbakietan dauden zebra-bideak.