Amurrioko udalak bere mendialde publikoaren lursail handi batean zuhaitz landaketak egingo ditu. 2010eko ziklo genesiak kaltetu zituen zenbait lursailetan egingo dira lanak. Azaldu dutenez, lurzoruaren higadura, paisaiaren degradazioa, emankortasunaren gutxitzea… ekiditea litzateke helburua.
61 hektareatan landaketa
Landaketak 61 hektareatan egingo dira. Horretarako, lau fase aurreikusi dituzte. Landatuko diren espezieen artean, eskaintzen duen emankortasunaren eta merkatuaren arabera Pinus radiata litzateke koniferoen produkzioen oinarri nagusia. Ekosistemen babeserako dibertsifikazio neurriak ezinbestekoak dira eta ondorioz leku heze eta emankorretan Sequoia sempervirens landatzea proposatzen da. Beste 15 hektarea lursailetan Pinus pinaster, gaztainondoak eta haritz amerikarra landatuko dira. Azkenik, haritzaren birsortzea nabarmentzen ari den beste 2 hektarea itxi egingo dira ganaduaren sarrera ekidin eta zuhaitzak eragozpenik gabe haz daitezen.