Amurrioko udalak eta Aurreraka emakume taldeak kafe-solasaldiak antolatu dituzte Berdintasun Foroaren baitan. Ekimenak hilabeteko iraupena izango du. Urrian zehar, hiru saio egingo dituzte.
Urriaren 16an egin zuten aurreneko hitzaldia. Laudioko Biok gizon taldeak, “Gizonak berdintasunaren alde” gaiaren inguruan mintzatzea proposatu zuen.
Bigarren saioa, urriaren 23an izango da eta transexualitatea izango dute hizpide. Urriaren 30ean izango da azken saioa, eta “zaintza partekatua” izango dute aztergai. Solasaldi guztiak Amurrioko kultur etxean egingo dira, 18:30etatik 20:30ak arte.
Argazki erakusketa
Bestalde, Amurrioko Berdintasun Arloak, erakusketa bat prestatu du. Ruth Agilar teknikariak azalduenez “Gizonak berdintasunaren alde” du izena, eta urriaren 21etik 31 arte egongo da ikusgai La Casona eraikinean.