"Berdintasuna lortu behar bada ez da lege baten ondorioz izan behar"

Aitor Aspuru Saez 2013ko urr. 22a, 18:04

LURDES CUADRA (Bilbo, 1958) Saratxoko alkatea da. 12 urte eman ditu ardura horiek betetzen eta aste honetan hitzaldia emango du horren inguruan Arespalditzako udaletxean "Emakumeen ordezkaritza Arabako Kontzejuetan" lelopean. 

 

Nola sortu da hitzaldia emateko aukera?

Foru Aldunditik deitu zidaten eta gehiegi pentsatu gabe baiezkoa eman nien. Ez daude emakume gehiegi batzar administratiboetan. Ingurutan 5 emakume besterik ez dituzte ardurak.

 

Zeri buruz hitz egin duzu?

LURDES CUADRA (Bilbo, 1958) Saratxoko alkatea da. 12 urte eman ditu ardura horiek betetzen eta aste honetan hitzaldia emango du horren inguruan Arespalditzako udaletxean "Emakumeen ordezkaritza Arabako Kontzejuetan" lelopean. 

 

Nola sortu da hitzaldia emateko aukera?

Foru Aldunditik deitu zidaten eta gehiegi pentsatu gabe baiezkoa eman nien. Ez daude emakume gehiegi batzar administratiboetan. Ingurutan 5 emakume besterik ez dituzte ardurak.

 

Zeri buruz hitz egin duzu?

Hasieran aipatuko dut zein den emakumearen egoera, orokorrean, politikaren esparruan. Zehaztasun gehiegirik eman gabe. Gero nire esperientziari buruz mintzatuko naiz: gainontzeko erakundeekin, herriarekin...

Nire ikuspuntutik, azpimarratuko nuke lana gogorra dela. Ez bakarrik ordainduta dagoelako edo ez -jendeak garrantzi handia ematend io horri- baizik eta fronte ugarirekin talka egiten duzulako. Diru gutxi dugu eta hori da garrantzitsuena. Bitartekoak ere ez dira asko. Beraz, auzolanean oinarrituta lan egin behar dugu. Gainera hori ondo egiten dugu, jendea prest dago eta aurrera egiten du.

Bestalde, askotan ikusten duzu erraldoiekin topo egiten duzula eta zuk inurri txikia zarela eta haientzat ez bereziki garrantzitsua. Baina hori guztia da aldatu behar dena.

 

Emakumea izateak arazo gehiago suposatzen ditu?

Erronka gehiago bai behintzat. Bizitzaren esparru guztietan bezala, oraindik ere emakumeok badirudi gehiago erakutsi behar dugula eta.

Baina egia esanda erronka da. Zeozer egiteak asko kostatzen du, bai gizona zein emakumea izanik. Niri gehien gustatuko zitzaidana “emakume eta gizon” bukaerako ohar hori kentzea izango litzateke. Pertsonek lan egiten dute, ez emakumezkoak edo gizonezkoak. Eta berdintasuna lortu behar bada ez da lege baten ondorioz izan behar.

Emakumeok konziente izan behar gara eta lan egin eta parte hartu behar dugu. Ezin gara egon atzetik gaizki esaka, parte hartu behar dugu, gure ekarpenak egin eta gogoko ez ditugun gauzak hobetu. Bereziki emakume gisa.

Askotan ez dakit jende gutxi dagoelako den, baina parte hartzeko joera gutxi dago. Badirudi gureganatu dugula politika gizonezkoen kontua dela, baina borrokatu eta gure lekuarekin egin behar dugu. Beste edonork egiten duen lez.

 

Kontzejuetan eta Batzar Administratiboetan parte hartzen duten gainontzeko emakumeekin harremana duzu?

Bai, baina gizonezkoekin beste. Harremana, gehienbat, Aiara ematen da. Arrastarian edo Lezaman emakume gutxi ditugu. Arrastaria eta Lezama 9 Batzar Administratibo badaude, ni naiz parte hartzen duen emakume bakarra.

Eta Aiaran beste lau emakume daude. Guztion artean 5 gara.

32 Batzar Administratibotan bakarrik parte hartzen dugu 19 emakumek. Ez gara asko.

Horregatik da garrantzitsua jendea anima dadin. Emakumeak hurbildu behar dira. Eta herri txiki hauetan are gehiago. Boterean egoteko eta ardurak izateko aukera handiagoak baititugu.

 

Zenbat denbora daramazu alkate gisa? Aldaketak sumatu dituzu?

12 urte eman ditut alkate moduan. Ia bizitza bat. Behin bakarrik aurkeztu dut nire burua zerrenda batean.

Eboluzioa ikusi dut emakumeen parte hartzean. Hasieran oso emakume gutxi parte hartzen genuen kontzejuetan eta egun askok parte hartzen dute. Auzolanetan ere parte hartzen dute. Lehen bazirudien auzolana gizonezkoen lana zela. Berez orain bagaude obra bat egiten eta emakume ugarik lan egiten dute. Hori seinale ona da. Aldaketa egon da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide