2010/04/10 18:00
1990. urtean Caracallako Termetan Luciano Pavarotti, Plácido Domingo eta José Carrerasek euren lehen makro-kontzertua egin zutenetik, “Los Tres Tenores” aipatzen denean, emanaldia baino gehiago dela antzematen dugu; izan ere, hiru ahots horiez gain, programa eredua dela badakigu, opera, kontzertua eta musika herrikoia uztartzen dituen programa, alegia.
Gure “Hiru Tenore” hauen kontzertuak Caracallako Termetan ezarritako ereduaren jarraipen zintzoa da kontzertua. Operaren ingururik ederrenetatik, zarzuelaren erromantzarik onenetatik, Napoliko abestirik ezagunenetatik eta kontzertu lirikoetako beste hainbat abestitatik zehar eginiko ibilbidea da kontzertua.
Tenoreak / Tenores:
Ulises Fuentes
Damián Díaz
Andoni Barañano
Migel Casi
Pianojolea / Pianista:
Juan Sánchez
SARRERA: 4 EURO
3 EURO bazkideentzat/
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.