2010/04/24 05:30
Datorren larunbatean, apirilak 24, ibilaldi herrikoia antolatu du Mendiko Lagunak Amurrioko mendi taldeak.
Irteera goizeko 7.30 telefonika eraikuntza aurrean burutuko da. Mendizaleek autobusean igo eta Altubeko mendaterarte abiatuko dira. Ibilaldiari hasiera bertan emango zaio eta Lamioxin-eko lakua, Goiuriko ur jauzia eta herritik, Txibiarteko mendi-tontorretik eta Beratzako mendi-tontorretik pasa ostean Amurriora bueltako dira ibilaldiko partaideek.
Amurrion, eguerdiko 15.00, mendi taldearen egoitza sozialean babarrunak jateko aukera izango dute mendizaleek.
Irteeran parte hartzeko apuntatu beharra dago. Bazkideek 3 euro, ez bazkideek 5 euro eta babarrun bazkarirako 12 euro ordaindu beharko dituzte partaideek.
Apuntatzeko egunak, astearte eta ostegunetan, 19.00-tatik 21.00, Mendiko Lagunak M.T. egoitzan, Amurrioko parkearen ondoan.
Kartela: http://mendikolagunak.files.wordpress.com/2010/04/bazkideon-ibilaldia-1600x12001.jpg
+ INFO: www.mendikolagunak.com
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.